XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ertilari ta jakintsuen gogai ta asmoak, Teatroren bidez ezur ta mamitan biurtzen omen dira, bestela amets uts ta txoroak izango lirakenak.

Teatroa'ren kondairak Flandes, Cataluña, Eskandinabia'n ta abar ori bera erakusten digu.

Zertan giñan euskaldunak garai artan? Egia esateko, gure bizierak ez zuan asko laguntzen emen Antzerki berriaz lur artu zezan.

Gure euskera aundiki ta jende nagusien artean ezetsia zegon, oinperatua.

Oartu XVII-gizaldi arte, euskera ez zuala inork landu dakigula beintzat; ezta bertan iduki nai izan.

Gañera, gure Politika-eralguntzaren bidez ez zan Euzkadi osoan uri aundi bat bildu edo sortu.

Gipuzkoa'n, esate baterako, Batzar nagusiak erri azkotan egiten ziran.

Ez zan erri buru nagusirik.

Donosti'ko uri eder au, orain 60 urte arte ez zala Bergara, Azkoiti, Tolosa baño askoz aundiagoa ba-dakizute.

Ta erri aundiak, errege-uri ta bizi lekuak, jende oporzale, kaskarin ta buffoia dauden erriak Teatroari indarra ematen diote.

Ez degu onelakorik izan.

Naparro'ko errege-sendia ta ingurukoak azken alditan beintzat arrotzak izan bai-ziran.

Emengo giroa, beraz ez zan Antzerti euskaldun bat ernaitzeko egokia izan.

Orain urte batzuek emen bertan irakurri nuen lantxo bat Euskel-Antzertitzaz ta Euskal-Esnaleak argitaratu zuan.

An nion: ez gendula Antzerti'rik izan iñolazko elertirik izan ez genuen bezela.

Antzertia kaletarren jolasa da ta ez basarritarrena.

Gure erria beti langille izan zan.

Geienak nekazari ziran, beste guziak arrantzatik edo ola-lanetik bizi izaten ziran.

Alper gutxi zan gure artean; ez gudaririk, ez itz-jariorik.

Gizon langille, beargiña, irudimen laburduna izan oi da.

Alaz guztiz, Teatroa bera ez`bada ere, Antzerti-aztarrenak gure oitura jator Folk-lore ta eresiak aztertuaz arkitzen ditugu; Zanpantzar, Olentzaro, Amona mantangorri, Arlequin ta Pierrot añakoak dira.

Emengo kale-bira, konparsa talde, agerketa ta baita ere eliz-bira-prozezioak Teatroaren ernemin ta aziak dira.

Erderaz pantomima ta sensibles animados bezela.

Onelakoak ditugu Irun, Ondarrabi'n egiten diran agerkaiak.

Ta Tolosa'n Beotibar'ko jasarraren oroimenez-edo egiten dana.

Elorrio'n Erebonbillo taldea deritzana Lepanto'ko gudaketaren gomutaz.

Anzuola'n Valdejunkera'ko eraso-aldiaren oroigarritzat egiten dutena.

Abderraman beltza azaltzen dute ta berebiziko itzaldi asarrea zuzentzen dio gudari batek.

Itzaldi parragarria, erderaz noski, erdera motrolloan.

Azkenean esaten diolarik: Erretirate!.